XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II Euskal Mundu-Biltzarrari kritika
II Euskal Mundu-Biltzarra gogor kritikatu zuen EHE taldeak, Txillardegi Joxe Auxtin Arrieta, J. R. Etxeberria, Karrere eta Mikel Haranburuk Costa Vasca Hotelean atzo eskaini zuten prentsaurrekoan.

Kongreso honetatik pasa diren jakintsu guztiak hizkuntzaren normalizazioaren helburua elebitasunean kokatzen zuten, eta ez hori pentsatzea debekatua dagoelako, baizik eta, gure ustez, Jaurlaritzak une honetan defendatzen duen tesiaren aldekoak diren jakintsuak bakarrik ekarri direlako, beste jakintsu askok jokabide hau okerra dela pentsatu arren, Euskal Herriko beste aditu askok bezalaxe, ez dira inoiz bertatik azaldu, edo ez dute horretarako gonbiterik jaso salatu zuten.

M. A..